E28, SEXU ASKAPENERAKO EGUNA

ELAk aurtengo ekainaren 27an ospatuko du Donostiko Tabakaleran LGTBI edo sexu askapenerako eguna

2024/06/24
“ ”Q”tik Transfeminismorantz, Identitate disidenteak klase borrokaren parte dira” lelopean egingo da ekitaldia.

Heterosexualitatea: orientazio sexuala edo sistema arautu oso bat da?

Queer nortasuna gaur egun nola ulertzen dugu?Hetero-arautasunetik askatzeko modu bakarra al da?

Transfeminismoarekin zer lotura dauka?

Galdera hauei erantzuna emateko edo behintzat hausnarketa bultzatzeko helburuarekin antolatu du ELAk ekitaldi konfederala aurtengo ekainaren 27an. Gai hauetaz, eta gehiagotaz, hitz egiteko, gurekin Josebe Iturrioz, aktibista transfeminista, eta Ibai Fresnedo, Hiruki Larroxa kooperatibako kidea eta aktibista, edukiko ditugu gure artean.

Gizarte normatibora asimilatzeko eskubideen aitortza izan da baina ez, askatasun sexualaren aitortza. Hori dela eta, LGTBI kolektiboaren borroka askatzailea aldarrikatu nahi dugu aurten, asimilaziotik urrundu eta gizarte libreago baten alde egiten duena.

Klase eta arraza ikuspegia duen LGTBI borrokan sinisten dugu. Ondorioz, aurtengo ekitaldian Transfeminismoan sakondu nahi dugu, Transfeminismoa sexu-aniztasunaren aitortzatik haratago doa. Borroka integrala proposatzen du; genero, klase era arrazaren arteko borroken artikulazioa proposatzen ditu, hain zuzen ere, mugimendu feministaren borrokekin lotuz.