Bilboko manteroek kontatu digute Poliziaren tratu txar eta oldarkorrek okerrera
egin dutela bi urtetik hona, ordaindu ezin dituzten isunetan eta prozesu
judizial nahasgarrietan korapilatzen dituztela, eta Bilboko Udalak erantzukizun
argia duela horretan guztian. Hori bai, ez dute inolako asmorik haiena ere
baden hiritik desagertzeko, eta Inor ez da ilegala ekimena eta herritarren
elkartasuna dituzte borroka-lagun.